Saltatu nabigazioa

Zereginen kudeaketa

Todolist-ek zerrendak erabiliz zereginak, ideiak edo gertaerak modu eraginkorragoan antolatzeko aukera ematen digun sistema bati egiten dio erreferentzia. Webgune eta app askok aukera ematen digute gure zereginak egiteko, eta, horrela, beti jakin dezakegu zer dugun egiteke:

  • Ticktick
  • Any.do
  • Googleren zereginak
  • Microsoft To Do list
  • Todoist

Azken honi erreparatuko diogu: Todoist

Todoist

Todoist ataza-zerrenden aplikazio sinple bat da, non dagoen edo zer gailu erabiltzen duen kontuan hartu gabe, edonor antolatzen eta lasai egoten lagun diezaiokeena. Todoist-ek, eskala handiko proiektuen plangintzatik hasi eta eguneroko zeregin txikiak gogoratzeraino laguntzen digu.
Honako ezaugarri hauek ditu:

  • zereginak azkar sortzea (deskribapen labur bat idatziz),
  • lankidetza proiektuen antolaketa eta parte-hartzea,
  • zerrendetan gaiak edo lehentasunak ezarri eta artxiboak eransteko aukera.

Era berean, beste zerbitzu batzuekin integratuta dago, hala nola, Google Calendar eta Dropbox zerbitzuekin, eta erabiltzaileak egiteke dituen zereginak amaitzera motibatzen du.

Todoist
Educación 3.0. Todoist

Kontuan hartu beharreko estekak:

Jarduera: Irakurketa

Jarduera gisa, artikulu hau irakurtzea proposatzen dizugu:

Bertan, zerrendak erabiltzeko beste tresna batzuk aurkituko dituzu. Proba itzazu eta konpara itzazu Todoist-ekin.