Tricount - Partekatutako gastuak
Tricount mugikorrerako aplikazio bat da eta pertsona multzo baten arteko gastuak antolatzen ditu. Aplikaziorako esteka: https://play.google.com/store/
Proiektu, bidaia eta abarretan egindako gastuak hainbat pertsonaren artean partekatzeko aukera ematen digu. Gastu-partidak sar daitezke, non adierazten den zer ordaindu zen bere momentuan (adib.: jatetxeko afaria ), nork ordaindu zuen, zer kopuru eta zer pertsonaren artean banatu behar den kontu hori. Helburua da inor ez dadila maiz itzulketa txikiak egiten ibili, baizik eta balantzea egiteko finkatutako datan, kontua itxi bitartean, ez dela bakoitzari dagokion ordainketaren zenbatekoa kitatuko.