Saltatu nabigazioa

Erronkak

1. Erronka: gaurko eguna

Mercedes Jimeno Badiola eta Asmoz Fundazioa. 1. Erronka: gaurko eguna (CC0)

Erronka: Egin behar dena patxadaz egiteko eta emaitza hobeak lortzeko, zure eguna kudeatzera animatzen zara? Onena beti proba bat egitea denez, zure buruaren jarraipena egitera animatzen zaitugu: 

  • Aukeratu eskola duzun egun bat 
  • Aukeratu erabiliko duzun tresna: TOGGL edo HOURS 

Zure jarduera 4 motatan banatu eta ekintza bakoitzean erabilitako denborak neurtu: 

  • Esnatzeko, gosaltzeko, bazkaltzeko, oheratzeko eta lo egiteko erabilitako denbora neurtu 
  • Aisialdi eta kirol jardueretan emandako denbora neurtu 
  • Edo ikastetxean emandako denbora neurtu 
  • Eskola jardueretan erabilitako denbora neurtu: ikasteko eta etxeko-lanak egiteko denbora 

Ekintza bakoitzean erabilitako denbora ordu/minututan nabarmentzeko taula bat egin 
Ekintza bakoitzean egin duzun guztizko denboraren ehunekoa kalkulatu eta taulan erantsi 
Ekintza mota bakoitzaren guztizko denboraren ehunekoa kalkulatu 

Pentsatu eta erabaki: 

  • 4 jarduera motak orekatuta daude? 
  • Denbora gehiago eman beharko zenuke eskolako jardueretan? 
  • Behar adina denbora eskaintzen diozu lehen jarduera motari?

2. Erronka: Denboraren kudeaketa

Mercedes Jimeno Badioa eta Asmoz Fundazioa. 2. Erronka: Denboraren kudeaketa (CC0)

1. erronkan lortutako emaitzak ikusita, diseinatu "to do list" bat astean zehar dituzun edo egin nahiko zenituzkeen gauzekin. Gure zereginak bete ahal izateko, TODOIST tresnak gure denbora ondo planifikatzen lagunduko digu.

3. Erronka: Proiektu baten kudeaketa

Mercedes Jimeno Badiola eta Asmoz Fundazioa. 3. Erronka: Proiektu baten kudeaketa (Dominio público)

Aukeratu 4 laguneko talde bat eta planifikatu TRELLO tresnaren laguntzarekin "asteburua" proiektua. Horretarako: 

  • Lantaldea osatu
  • Kide bakoitzaren rolak banatu
  • Proiekturako TRELLO taula bat sortu eta bertan, proiektua behar bezala gauzatzeko egin beharreko zereginak jarri: 
    • Asteburua eta tokia aukeratzeko ideia-jasa egin ezazu. DOODLE-ren taldeko inkestak tresna ona dira urrats honetan laguntzeko: https://doodle.com/es/availability-date/  
    • Guztion artean, asteburu pasak izan ditzakeen kostuen oinarrizko aurrekontu bat egin. 

Datu guztiekin, aukeratutako gunea, adostutako kostuen eta lehentasunen arabera asteburu-pasa egingo duzuen tokia aukeratu. 

Hemen ez da dena amaitzen; izan ere, behin erabakia hartuta, beste zeregin batzuk egin beharko dituzue, hala nola, beharrezkoa den hura erostea: materiala, txartelak, etab. Zeregin horiek ere TRELLO taulan jaso beharko dira.

4. Erronka: Gastuen kudeaketa

Mercedes Jimeno Badiola eta Asmoz Fundazioa. 4. Erronka: Gastuen kudeaketa (CC0)

TRICOUNT edo SPLITWISE bezalako mugikorretarako aplikazioren bat erabiliz kudea daitezke 3. erronkaren kostu errealak. 

Gastuak talde hauetan banatu: 

  • Garraioa 
  • Ostatua 
  • Janaria 
  • Aisia 

Mota bakoitzeko kostuen ehunekoa adierazten duen taula bat egin. Dituzun datuekin, galdera honi erantzun: zein atalek eraman du kostuaren portzentai handiena?