Saltatu nabigazioa

GeoMath

Aurkezten dizuegun proposamen hau EIMA 2024 deialdirako “DEMOA” da.

Proiektu osoa "BIZITZARAKO MATEMATIKAK" da. Proposamen hau, konkretuki, 6. puntuan dago ardaztuta: denboraren kudeaketa eta erabakitzeko prozesuak

Ibilbidea

Unitate honetarako, gure proposamena, hurrengoan oinarritzen da: DBH 4ko ikasleek, beren trebetasunen artean, eguneroko lanaren kudeaketa eta parte hartzen duten lan-taldeko proiektuen kudeaketa izan behar dute. Horretarako, zeregin hori erraztuko dieten tresnak aurkeztuko ditugu.

Adibidez, proiektu bat gauzatzean, erabakiak hartzeari dagokienean, TRELLO tresna oso lagungarria izan daiteke; izan ere, erabil erraza izateaz gain, lantaldearen kudeaketaren lana samurtzen digu, taldekide bakoitzari esleitzen zaizkion zereginak eta zeregin horietan lortzen den betetze-maila adieraz ditzakegu. Erabakiak hartzeko funtsezkoa.

Denbora kudeatzeko, zeregin zehatz baterako edo egunerokotasunerako, Toggl, Hours... ditugu.