Saltatu nabigazioa

Proiektuak Trello bidez kudeatzea

Trello zure proiektuak tauletan antolatzen dituen lankidetza-tresna bat da. Zutabeetan banatutako taula-egitura bat du, zerrendak izenekoa. Zerrenda bakoitzean, egin beharreko zereginak jasoko dituzten txartelak (edo instantziak) agertuko dira. Txartel bakoitzak, zerrenda baten oinarrizko unitatea irudikatzen du. FREE kontua du.

Kontuan hartu beharreko estekak:

TRELLO erabiltzeko urratsak

  1. Sortu kontu bat trello.com webgunean edo GOOGLE kontua erabiliz sartu.

  2. Proiektuaren taula sortu

  3. Lantaldea sortu eta taulari esleitu

  4. Proiektuaren zerrendak eta txartelak sortu

TRELLO taulan kudeatzera zoazen proiektuaren beharren arabera, ekipoa 3 motatakoa izan daiteke:

  • Pribatua (Kideak): Taulara gonbidatutako pertsonek bakarrik ikusi ahal izango dute.
  • (Proiektuko) taldea: Aldez aurretik definitutako proiektu baten kide guztiek ikusi ahal izango dute. Aldaketak, taulako kideek bakarrik egin ahal izango dituzte.
  • Publikoa: Esteka baten bidez edonork ikusteko moduan egongo da. Aldaketak, taulako kideek bakarrik egin ahal izango dituzte.

Ikerketa jarduera

trello.com webgunean kontu bat sortu eta jarduera hauek egin:

  1. Proiektu bati zuzendutako taula bat sortu (ez du zertan erreala izan behar, simulazio bat izan daiteke).
  2. Taula horretan 2-4 lankide parte hartzera gonbidatu.
  3. Zeregin hauetarako zerrendak sortu: "Ekipoaren" zerrenda: taulan parte hartuko duzuenok.
  4. Bilera-zerrenda: Proiektuari buruzko ideia-jasa bat egiteko zure "ekipoarekin" bilera bat egiteko txartela sartu.
  5. "Atazen postontzia" zerrenda: Ataza desberdinak egiteko gutxieneko 2 txartel sortu.