Proposamena.
- Uda honetan udaleku batean izan gara.
- Bertan 50 haur zeuden, neskak eta mutilak.
- Badakigu mutilen kopurua neskena baino 10 handiagoa zela.
Galdera: zenbat neska zeuden udalekuan?
Jarraibideak eta ebazpena.
- Neskak (X) jarriko ditugu, hauek dira ezezagunak.
- 10 mutil gehiago badaude, dagokion barra luzatuko dugu.
- Haur guztiak jarriko ditugu, bai neskak eta baita mutilak ere (50).
- Haurrak jarriko ditugu (x+10).

Era honetan, barra diagramaren bidez bistaratuko da ekuazioa, errazago idatz eta ebatz dadin.
x+10+x=50
2x=40
x=20
Barra-diagrama.
Barra-diagrama irudikatzeko, unitatea irudikatzen duten koloretako polikuboak erabiliko ditugu. Zentzu horretan bi kolore baharko ditugu: bata, mutilak irudikatuko dituena, eta bestea, neskak.

Errefortzu moduan, paperean, irudikapen bat egin daiteke barrak kolore ezberdinekin marraztuz.