Ebaluazio irizpideak.
1. konpetentzia espezifikoa.
1.1 Problema matematikoak interpretatzea, emandako datuak antolatuz eta erlazionatuz eta formulatutako galderak ulertuz.
1.2 Ikaste-egoerak eta problemak ebazteko estrategiak bilatzen lagunduko duten irudikapen matematikoak egitea (marrazkiak, taulak, eskemak, diagramak eta adierazpen sinboliko erraz batzukā¦).
2. Konpetentzia espezifikoa.
2.1 Problema baten soluzioen zuzentasun matematikoa egiaztatzea, ebazteko beste estrategia posible batzuk analizatuz.
2.2 Problema baten ebazpenak eskatzen dituen baldintzak adieraztea, planteatzen den testuingurua eta zenbaki mota eta eskura dauden ebazpen-tresnak kontuan hartuz.
Errubrika.
Aipatutako ebaluazio-irizpideak kontuan hartuta, jardueraren kalifikazioa errubrika bidez egingo da:
| Item | 0 puntu | 1 puntu | 2 puntu |
| Datuen bilketa | Ez ditu datuak bildu. | Datu bilketa osatugabea. | Datu-bilketa jarduerari egokitzen zaio. Zuzena da. |
| Ezezagunak | Jardueran eskatutako ezezagunak ez dira zehazten. | Ezezagunak definitzen dira, baina ez datoz bat enuntziatuarekin. | Planteatutako ezezagunak zuzenak dira eta proposatutako jardueran eskatutakoarekin bat datoz. |
| Barra-diagrama | Ez du barra-diagrama egin. | Barra-diagrama osatu gabe dago. | Barra-diagrama jarduerari egokitzen zaio. |
| Ekuazioaren planteamendua | Proposatutako ekuazioak ez du adierazten barra-diagrama. | Planteatutako ekuazioa osatu gabe dago. | Ekuazioa zuzena da eta jardueran eskatutakoari egokitzen zaio. |
| Ebazpena eta erantzuna | Ez da ekuazioaren ebazpenik lortu. | Planteatutako ekuazioa ebatzi da, baina erantzuna ez dator bat jardueraren ezezagunekin. | Ebazpena zuzena da, eta jardueran eskatutako ezezagunei erantzuten zaie. |