Lortu nahi diren helburu didaktikoak oinarrizko konpetentziei lotuak. Adierazi zein helburu lortu nahi diren eta zer nolako lotura duten ikasleek eskolaldian zehar garatu behar dituzten oinarrizko konpetentziekin, bai diziplinari lotuak, bai zeharkakoei lotuak.
OROKORRAK
Matematikaren inguruko eztabaidak etengabea izan behar du ikasgelan eta ezagutza partekatua eraikitzea xede duen ikaskuntza bultzatu behar du. Eztabaida horietan, ikasteko aukera gisa onartu eta aprobetxatu behar da errorea. Ikasleek aukerak izan beharko dituzte ideiak adierazteko askatasuna ematen dien giro batean beren ideiak probatzeko, horrek bidea emango baitio ideien inguruko elkarrizketa eta eztabaida askearen kultura garatzeari.
Era honetan, matematiketako unitate didaktiko honek, ikasleek egunerokotasunean bizi dituzten problemak modu logiko batean aurre egiteko tresnak eskaintzea izango du helburu.
Helburu orokor horrek funtsezko alderdi batzuk biltzen ditu:
- Trebetasunak garatzea: funtsezkoak diren trebetasun praktikoak garatzea du helburu, hala nola behaketa, datu-bilketa eta analisi kritikoa.
- Lankidetza: Ikasleek lankidetzan modu eraginkorrean ikastea espero da.
ESPEZIFIKOAK
Era honetan, helburu espezifikoak hurrengoak izango dira:
- Modelizatzea, loturak/izaera asoziatiboa ebaztea eta sortzea
- Emaitzak interpretatzen ikastea
- Konputazio-solkuioetara lotu
- Pentsamendu algoritmikoa erraztea (sinplifikatzea, deskonposatzea, datuak antolatzea…)
- Kontzeptu matematikoak lotzea (sinergiak)
- Beste ikasgai batzuk eta egoera errealetan orokortzea erraztea
- Arazo matematikoak grafikatu/ilustratu
- Ideiak komunikatzea formatu matematikoan
- Zati emozionala. Zuzenketa-prozesuak erraztea eta hortik ikastea
- Gizarte-trebetasunak sortzen lagundu, besteekin eta besteengandik ikasi, orain, bidali diguzunaren errepasoa egingo dugu.
KONPETENTZIAK
- Matematikaren berezkoak diren eguneroko bizitzako problemak interpretatzea, modelizatzea eta ebaztea, zenbait estrategia eta arrazoibide aplikatuz, zenbait jardunbide arakatzeko eta soluzio posibleak lortzeko.
- Problema baten soluzioak analizatzea, teknika eta tresna desberdinak erabiliz eta lortutako erantzunak ebaluatuz, ikuspuntu logikotik haien baliozkotasuna eta egokitasuna eta ondorio globala egiaztatzeko.
- Elementu matematikoen arteko loturak ezagutu eta erabiltzea, kontzeptuak eta prozedurak elkarrekin lotuz, matematikaren osotasun integratu gisako ikuspegia garatzeko.
- Beste jakintzagai batzuetan eta egoera errealetan inplikatutako matematika identifikatzea, kontzeptuak eta prozedurak elkarrekin lotuz, askotariko egoeretan aplikatzeko.
- Kontzeptu, prozedura, informazio eta emaitza matematikoak modu indibidual eta kolektiboan irudikatzea, zenbait teknologia erabiliz, ideiak bistaratzeko eta prozesu matematikoak egituratzeko.