Auzo-Math proiektuaren helburua Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei ikasturte horretan garatzen diren prozesu matematikoak ikusten, ulertzen eta bizitza errealarekin erlazionatzen laguntzea da. Matematikak eguneroko bizitzan duen erabilgarritasuna erakustea izango da helburu nagusia.
Aljebra
Proiektu honen helburua ikasleak ekuazio lineal sinpleen ebazpenean hastea da barra-ereduaren bitartez. Egunero zor daiteezkeen egoeren bidez, ikasleek harreman aljebraikoak bistaratuko dituzte, matematikako hizkuntza sinbolikoa errazago ulertzeko.
Era honetan, teknika aljebraiko formalak sartu aurretik beharrezkoak diren aldez aurreko kontzeptuak eraikitzen lagunduko diogu ikasleari.
1.Konpetentzia espezifikoa
1.1 Problema matematikoak interpretatzea, emandako datuak antolatuz eta erlazionatuz eta formulatutako galderak ulertuz.
1.2 Ikaste-egoerak eta problemak ebazteko estrategiak bilatzen lagunduko duten irudikapen matematikoak egitea (marrazkiak, taulak, eskemak, diagramak eta adierazpen sinboliko erraz batzukā¦).
2.Konpetentzia espezifikoa
2.1 Problema baten soluzioen zuzentasun matematikoa egiaztatzea, ebazteko beste estrategia posible batzuk analizatuz.
2.2 Problema baten ebazpenak eskatzen dituen baldintzak adieraztea, planteatzen den testuingurua eta zenbaki mota eta eskura dauden ebazpen-tresnak kontuan hartuz.
Oinarrizko Jakintzak
D. Zentzu aljebraikoa eta pentsamendu konputazionala
1. Patroiak
Formula eta gai orokorrak: jarraibide eta erregulartasun errazak behatzearen bidez lortzeko estrategiak. Marrazkien, software dinamikoaren eta manipulatzaile birtualen laguntzarekin bistaratzeko estrategiak.
2. Eredu matematikoa
Eguneroko bizitzako egoerak modelizatzeko teknikak, irudikapen matematikoak (marrazkiak, eskemak, diagramakā¦) eta hizkuntza aljebraikoa (oinarrizko eredu linealak eta koadratikoak) erabiliz.